Lekeitioko Udalak espedientea ireki die bertako zazpi udal langileri, Udalbiltzaren aldeko pankarta bat kendu ez izanagatik, LAB sindikatuak gaur arratsaldean esan duenez. LABek Jose Maria Cazalis alkatearen (EAJ) jarrera salatu du, "gogokoak ez dituen mezu politikoekiko 'tolerantzia zero' ezartzen duelako".
Udalbiltza auzia, justizia = absoluzioa leloa zeukan pankartak eta kultur etxean zegoen zintzilikatuta. LABek dio beharginek ez zutela hura erretiratzeko agindurik.
Espainiako Auzitegi Nazionalak joan den urtarrilaren 20an eman zuen Udalbiltza auzikoepaia: absoluzioa.