Albistea entzun

politika

Ertzaintzak atxilotu ditu Aritz Labiano eta Haritz Gartxotenea

Gaur Auzitegi Nazionalean aurkeztu behar zuten bi gazte zarauztarrak Santa Barbaran zintzilikatu dira. Bideo batean azaldu dute zergatik ez diren aurkeztu auzitegira. Anonimo baten salaketa batean oinarrituz, urtebeteko kartzela jarri zien epaileak.

Aritz Labiano gaur arratsaldean Zarautzen, Ertzaintzak atxilotuta.
Aritz Labiano gaur arratsaldean Zarautzen, Ertzaintzak atxilotuta. / Gari Berasaluze

Berria -

2011ko apirilak 27 18:50

Aritz Labiano eta Haritz Gartxotenea gazte zarauztarrek gaur zuten euren buruak espetxeratu zitzaten Auzitegi Nazionalean aurkezteko eguna, 12:00etan. Egunsentian, ordea, Zarauzko (Gipuzkoa) Santa Barbaran zintzilikatu dira Utzi pakian leloa duen pankarta zabalduz. Ertzaintzak inguruetan daudenak identifikatu ditu, eta arratsaldean atzeman ditu Labiano eta Gartxotenea.

Gazteek aurretik Interneten euren burua zergatik ez duten Auzitegi Nazionalean aurkeztu azaltzen duen bideoa jarri dute, YouTuben. Gari Berasaluzek eman du horren berri Berriketan.info euskarazko sare sozialean. Atzo manifestazioa izan zen Zarautzen gazteei elkartasuna adierazteko.

Anonimo baten salaketa batean oinarrituz, urtebeteko kartzela jarri zien epaileak Labiano eta Gartxoteneari. Ustez, Gora ETA! oihu egin zuten manifestazio batean.

Gaur arratsaldean udalbatza elkartuko da Zarautzen, agintaldiko azken saioan. Zarauztar talde batek udalbatzara joan eta Labianok eta Gartxoteneak salaketa anonimoaren aurrean jasaten duten egoera salatzera deitu dute. 20:00etan Udaletxe enparantzan manifestatzera deitu dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Irakurleen babesa ezinbestekoa da kazetaritza independente eta konprometitua egiten jarraitzeko.