Urkullu (EAJ): "Emaitza hauek ETAren amaiera dira"
Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak uste du Bilduren emaitzek "bide politiko zuzena" erakusten dutela, eta, halaber, "emaitzek ETAren amaiera" esan nahi dutela esan du.
Urkulluren arabera, PSE-PP ituna "iraganeko kontua da, gizarteak atzean utzi nahi duena, ez duelako gizartearen gehiengoa ordezkatzen".
Gaur "mapa politiko berria" sortu da, EAJko buruak esan duenez, eta "garai berria" ekarriko dute.
Bozkatuena EAJ izan dela nabarmendu du, era berean.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.