Urkullu (EAJ): "Emaitza hauek ETAren amaiera dira"

2011ko maiatzaren 22a
23:28
Entzun

IƱigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak uste du Bilduren emaitzek "bide politiko zuzena" erakusten dutela, eta, halaber, "emaitzek ETAren amaiera" esan nahi dutela esan du.

Urkulluren arabera, PSE-PP ituna "iraganeko kontua da, gizarteak atzean utzi nahi duena, ez duelako gizartearen gehiengoa ordezkatzen".

Gaur "mapa politiko berria" sortu da, EAJko buruak esan duenez, eta "garai berria" ekarriko dute.

Bozkatuena EAJ izan dela nabarmendu du, era berean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.