azken ordukoa
Afganistango presidente ohi Rabbani hil dute
Haren etxearen aurrean leherketa bat izan da, Kabulen. Bakearen Kontseiluko burua zen egun, eta gaur bi talibanekin biltzekoa zen.
Burhanudin Rabbani Afganistango presidente ohia eta Bakearen Kontseiluko burua hil dute gaur, Kabulen egindako atentatu batean, Arsala Rahmani kontseiluko kideak esan duenez. Beste bost lagun ere zendu dira erasoan.
Rahmanik talibanei egotzi die erasoa, eta jakinarazi du Rabbani gaur bere etxean bi taliban hartzekoa zela.
Hain zuzen, Afganistango presidente ohiaren etxearen aurrean leherketa bat izan da, Wazir Akbar Khan auzoan.
1993-1996 artean izan zen herrialdeko lehendakaria. Talibanek kendu zuten boteretik. Bakearen Kontseiluko presidente, berriz, iazko urritik zen; Hamid Karzai Afganistango presidenteak jarri zuen karguan, herrialdean bizikidetza lortzen saiatzeko, eta urte honetan harremanetan izan da talibanekin.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.