azken ordukoa

Afganistango presidente ohi Rabbani hil dute

Haren etxearen aurrean leherketa bat izan da, Kabulen. Bakearen Kontseiluko burua zen egun, eta gaur bi talibanekin biltzekoa zen.

2011ko irailaren 20a
17:31
Entzun

Burhanudin Rabbani Afganistango presidente ohia eta Bakearen Kontseiluko burua hil dute gaur, Kabulen egindako atentatu batean, Arsala Rahmani kontseiluko kideak esan duenez. Beste bost lagun ere zendu dira erasoan.

Rahmanik talibanei egotzi die erasoa, eta jakinarazi du Rabbani gaur bere etxean bi taliban hartzekoa zela.

Hain zuzen, Afganistango presidente ohiaren etxearen aurrean leherketa bat izan da, Wazir Akbar Khan auzoan.

1993-1996 artean izan zen herrialdeko lehendakaria. Talibanek kendu zuten boteretik. Bakearen Kontseiluko presidente, berriz, iazko urritik zen; Hamid Karzai Afganistango presidenteak jarri zuen karguan, herrialdean bizikidetza lortzen saiatzeko, eta urte honetan harremanetan izan da talibanekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.