Albistea entzun

azpiegiturak

Nafarroan AHTa ez egiteko arrazoi asko daudela uste du Sustrai Fundazioak

Egitasmoak errentagarritasun sozial eta ekonomikorik ez dakarrela dio. Roberto Bermejo, David Hoyos eta Alejo Etxarte EHUko ikerlarien lan bat aurkeztu du.

Berria -

2011ko azaroak 2

Nafarroan abiadura handiko trena (AHT) ez egiteko bere arrazoiak aurkeztu ditu gaur Sustrai Erakuntza Fundazioak, egitasmoak errentagarritasun sozial eta ekonomikorik ez dakarrela esanda. Roberto Bermejo, David Hoyos eta Alejo Etxarte EHUko ikerlarien lan baten berri eman du, Iruñean.

Arrazoiak:

1. Errentagarritasun sozioekonomikoari buruzko azterketa fidagarririk eta independenterik ez da egin, eta proiektuaren sustapenak ez du gardentasunik eta parte hartze publikorik izan.

2. AHTarekin ez dago errentagarritasun ekonomikorik

3. Ez dio kohesio sozialari laguntzen.

4. Konexio hutsuneak ez ditu betetzen, eta aukera berririk ez du eskaintzen.

5. Ez dio lurralde kohesioari laguntzen.

6. Iruñeko arlo ekonomikoak bere posizio lehiakorra okertzen ikus lezake.

7. Ingurumen iraunkortasunari ez dio laguntzen.

8. Nafarroan AHTak merkantzia asko garraiatuko lukeen zalantzazkoa da.

9. Nafarroako AHTaren egitasmoaren motibazio bakarra politikoa da.

10. Nafarroan merkantzia garraiatzeko lehentasuna errepidetik trenbidera pasatzea da, sare konbentzionala modernizatuta eta Europako zabaleran ezartzearen aldeko apustua eginda.

Beste argudio batzuk 

Horretaz gain, Sustrai Fundazioak dio AHTaren proiektuak "kostu handia" duela eraikuntzan, mantenuan eta ustiapenean. "Abiadura handiko trena ez da bideragarria Espainian. Ondorioz, etengabe diru publikoa behar du, eta izugarrizko diru publiko pila erabiltzen da".

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.