Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

drogak

Jaurlaritzak ez du legeztatuko kalamua

Atzo Bengoa Osasun sailburuak zioen droga haren salerosketa eta "kontsumo arduratsua" arautu nahi dutela. Mendia bozeramaileak esan du ez dutela legeztatzeko eskumenik.

Berria -

2011ko abenduak 13 16:12

Atzo Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo sailburuak kalamuaren salerosketa eta "kontsumo arduratsua" arautu nahi dutela esan arren, gaur Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak gaur zehaztu du ez dutela kalamua legeztatuko, horretarako eskumenik ez dutela esanda. "[Espainiako] Estatuarena da eskumena". Espainiako Zigor Kodeak kalamuaren trafikoa eta kontsumoa debekatu egiten duela gogoratu du Mendiak, halaber.

Haren arabera, Jaurlaritzako Osasun Sailaren xedea legedia aztertzea baino ez da, baita araudia hobetzea ere, droga haren kontsumitzaileak jaisteko asmoz.

"Debekatzera jo ordez, logikoena da bidea segurtatzea jendeak arduraz joka dezan, informazioari eta hezkuntzari esker", zioen atzo Bengoak. Honek esan zuenez, 2012ko hasieran aurkeztuko duen Mendekotasunen Legeak aurrera eginez gero, marihuana landatzea, salerostea eta kontsumitzeari buruzko araudi berria egongo da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Testuak ez ditu baliogabetuko zigorrak, baina "pertsonen autonomiari espazio jakin bat" utziko dio.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.