italia

Beste bost gorpu aurkitu dituzte 'Costa Concordia' itsasontzian

Dagoeneko 11 dira hildakoak. Transatlantikoa ostiralean hondoratu zen.

2012ko urtarrilaren 17a
19:44
Entzun 00:00:0000:00:00

Italiako erreskate taldeek beste bost gorpu aurkitu dituzte gaur Costa Concordia itsasontzian, eta dagoeneko 11 dira ostiralean Giglion (Italia) transatlantikoa hondoratu zenetik hildakoak.

Gaur hilda topatu dituzten bost lagunek salba-jantziak jantzita zeuzkaten. Emakume bat eta lagu gizonezko dira, 50-60 urte artekoak.

Ontzian zihoazen beste 24 pertsona galduta daude.

Francesco Schettino Costa Concordia-ko kapitainak atxilotuta segitzen du, eta gaur izan da epailearen aurrean. Homizidioa, hondoratzea eta itsasontzitik arriskuan zeuden bidaiariak ateratzea lortu aurretik alde egin izana leporatzen diote.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.