kultura

Idazleek omenaldia egingo diote Txillardegiri igandean, Donostian

Irakurraldi bat egingo dute Viktoria Eugenia klubean, 12:00etan. 

2012ko otsailaren 15a
13:36
Entzun

Igande honetan euskal idazleen omenaldia jasoko du Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zenak Donostian,  Viktoria Eugenia antzokiko klubean, 12:00etatik aurrera. Haren ibilbide literarioa goratu asmoz, Bakarrik nago Zerubiden, Txillardegiren irakurraldi bat ekitaldia egingo dute.

Parte hartzaileak: Ana Urkiza, Harkaitz Cano, Joxe Austin Arrieta, Ramon Agirre, Ibon Sarasola, Jokin Ansorena, Patri Urkizu, Beñat Sarasola, Koldo Izagirre, Arantxa Urretabizkaia, Rafa Egiguren, Fito Rodriguez, Joan Mari Irigoien, Juan Luis Zabala, Ramon Saizarbitoria, Hibai Iztueta, Dorleta Urretabizkaia, Iban Zaldua eta Mariasun Landa.

Urtarrilaren 14an hil zen Jose Luis Alvarez Enparantza politikari, hizkuntzalari eta idazlea Donostian, etxean, 82 urte zituela. Urtarrilaren 29an omenaldi nazionala egin zioten Viktoria Eugenian bertan, ezker abertzaleak antolatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.