Igande honetan euskal idazleen omenaldia jasoko du Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zenak Donostian, Viktoria Eugenia antzokiko klubean, 12:00etatik aurrera. Haren ibilbide literarioa goratu asmoz, Bakarrik nago Zerubiden, Txillardegiren irakurraldi bat ekitaldia egingo dute.
Parte hartzaileak: Ana Urkiza, Harkaitz Cano, Joxe Austin Arrieta, Ramon Agirre, Ibon Sarasola, Jokin Ansorena, Patri Urkizu, Beñat Sarasola, Koldo Izagirre, Arantxa Urretabizkaia, Rafa Egiguren, Fito Rodriguez, Joan Mari Irigoien, Juan Luis Zabala, Ramon Saizarbitoria, Hibai Iztueta, Dorleta Urretabizkaia, Iban Zaldua eta Mariasun Landa.
Urtarrilaren 14an hil zen Jose Luis Alvarez Enparantza politikari, hizkuntzalari eta idazlea Donostian, etxean, 82 urte zituela. Urtarrilaren 29an omenaldi nazionala egin zioten Viktoria Eugenian bertan, ezker abertzaleak antolatuta.