Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

eusko jaurlaritza

Patxi Lopezen euskara klaseek aurten 48.231 euroko kostua izango dute

Bilboko euskaltegi bateko irakasle bat Gasteizera joango da Jaurlaritzako lehendakariari klaseak ematera. Iazko kostua 40.235ekoa izan zen.

Berria -

2012ko otsailak 16 12:08

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak aurten ere segituko du euskara ikasi nahian, eta 2012ko kostua 48.231 eurokoa izango da, EAEko gaurko buletin ofizialak dakarrenez.

Ulibarri Bilboko euskaltegiak emango dizkio klaseak, Jaurlaritzaren adjudikazioa lortu ondotik. Gasteizen hartuko ditu, baina, Lopezek klaseak, Ulibarriko irakasle bat hara joanda. Lehendakaritzak dio kostua horrek igotzen duela. Ordutegia betiere Lopezen agendaren araberakoa izango da.

2009ko maiatzetik da Jaurlaritzako lehendakari. Haren euskara klaseen 2010eko kostua 36.600 eurokoa izan zen, 2011koa 40.235ekoa. 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.