Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak aurten ere segituko du euskara ikasi nahian, eta 2012ko kostua 48.231 eurokoa izango da, EAEko gaurko buletin ofizialak dakarrenez.
Ulibarri Bilboko euskaltegiak emango dizkio klaseak, Jaurlaritzaren adjudikazioa lortu ondotik. Gasteizen hartuko ditu, baina, Lopezek klaseak, Ulibarriko irakasle bat hara joanda. Lehendakaritzak dio kostua horrek igotzen duela. Ordutegia betiere Lopezen agendaren araberakoa izango da.
2009ko maiatzetik da Jaurlaritzako lehendakari. Haren euskara klaseen 2010eko kostua 36.600 eurokoa izan zen, 2011koa 40.235ekoa.