Erietxetik kontrako botoa
Francisco Hernando epailea erietxean zegoen, ebakuntza bategatik, baina haren botoa aintzat hartu du auzitegiak.
Francisco Hernando Auzitegi Konstituzionaleko epaileari asteartean ebakuntza egin zioten, erietxean zegoen, baina Sorturen legeztatzeari buruzko bilkuran haren botoa aintzat hartu du auzitegiak, aurreko asteetako deliberazioetan parte hartu zuela argudiatuta. Kontrako botoa eman du Hernandok, Efe berri agentziaren arabera
Francisco Perez de los Cobos, Ramon Rodriguez Arribas, Javier Delgado eta Manuel Aragon dira aurka bozkatu duten beste magistratuak. Alde agertu dira Pascual Sala Konstituzionaleko presidentea, Eugeni Gay presidenteordea, Luis Ortega, Pablo Perez Tremps, Adela Asua eta Elisa Perez Vera —azken horrek egin zuen ponentzia—.
Auzitegiak esan du hurrengo egunetan jakinaraziko duela sententzia, osorik.
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.