Albistea entzun

KOMUNIKABIDEAK

LAB: "Iparrik gabe jarraitzen du EITBk, langileen ekimenaz eta inertzia hutsez jarraitzen du aurrera"

EITBko Administrazio Kontseiluak agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean eta LABek deituta, ordezkariek elkarretaratzea egin dute 'EITBk 30 urte. Badu aldatzeko garaia!' lelopean.

Elkarretaratzea, gaur.
Elkarretaratzea, gaur. / Juanan Ruiz/ARP Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2012ko ekainak 26

EITBko Administrazio Kontseiluak agerraldia egin du gaur Gasteizko Legebiltzarrean eta LAB sindikatuak deituta, ordezkariek elkarretaratzea egin dute EITBk 30 urte. Badu aldatzeko garaia! lelopean.

Sindikatuaren esanetan, "Iparrik gabe jarraitzen du EITBk, langileen ekimenaz eta inertzia hutsez jarraitzen du aurrera". 30 urteren ostean "ospatzekorik" ez dagoela adierazi du LABek, Euskal Telebistaren eta taldeko irraiten egoerak "berdin" jarraitzen duelako. Kalitateko Euskal Komunikabide Publikoa izatetik urrun dagoela gaineratu du. 

Ondorengo puntuak nabarmendu dituzte:

- Kalitatea parametro teknologikoetara mugatzen da 

- Euskal kultura eta hizkuntzak inoiz baino zokoratuago gelditzen dira,

- Euskal Herria komunikatzeko baino, inkomunikatzeko, desegituratzeko, erabiltzen ari dira hedabidea; komunikazioa eta informazioa propagandara mugatuta dago

- Elite ekonomiko eta politikoen mesedetara jarraitzen du

 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.