EITBko Administrazio Kontseiluak agerraldia egin du gaur Gasteizko Legebiltzarrean eta LAB sindikatuak deituta, ordezkariek elkarretaratzea egin dute EITBk 30 urte. Badu aldatzeko garaia! lelopean.
Sindikatuaren esanetan, "Iparrik gabe jarraitzen du EITBk, langileen ekimenaz eta inertzia hutsez jarraitzen du aurrera". 30 urteren ostean "ospatzekorik" ez dagoela adierazi du LABek, Euskal Telebistaren eta taldeko irraiten egoerak "berdin" jarraitzen duelako. Kalitateko Euskal Komunikabide Publikoa izatetik urrun dagoela gaineratu du.
Ondorengo puntuak nabarmendu dituzte:
- Kalitatea parametro teknologikoetara mugatzen da
- Euskal kultura eta hizkuntzak inoiz baino zokoratuago gelditzen dira,
- Euskal Herria komunikatzeko baino, inkomunikatzeko, desegituratzeko, erabiltzen ari dira hedabidea; komunikazioa eta informazioa propagandara mugatuta dago
- Elite ekonomiko eta politikoen mesedetara jarraitzen du