Albistea entzun

auzitegiak

Gipuzkoako Ogasuneko Irungo zuzendari ohiari

11 urteko kartzela jarri diote

Jose Maria Bravori funts publikoak bidegabeki erabiltzea eta dirua zuritzea leporatu dio Gipuzkoako Auzitegiak. 1,9 milioi euro itzuli egin beharko dizkio Ogasunari, eta isun gisa beste bi milioi ordaindu beharko ditu. Haren emazte Rosa Cobosi hiru urteko espetxea ipini dio, eta bi milioiko isuna. Bravoren bazkide ohi Pedro Maria Atristrain absolbitu egin du auzitegiak.

Berria -

2012ko uztailak 23 13:20

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak 11 urteko espetxe zigorra jarri dio Jose Maria Bravo Gipuzkoako Ogasuneko Irungo bulegoko zuzendari ohiari. Haren emazte Rosa Cobosi, berriz, hiru urte eta lau hilabetekoa. Udaberrian egin zieten epaiketa eta, besteak beste, funts publikoak bidegabeki erabiltzea eta dirua zuritzea leporatu diete. 

Ogasuneko Irungo bulegoko zuzendari ohiak 1,9 milioi euro itzuli egin beharko dizkio Ogasunari, eta isun gisa beste bi milioi ordaindu beharko ditu. Horrez gain, datozen hamasei urteetan ezingo du edozein kargu edo lan publikotan aritu, eta Ogasunarekin lotutako lanetan ere ez 27 urteetan. Cobosi bi milioi euroko isuna ere ipini diote. Biei ondasunetan dituzten 1,6na milioi kenduko dizkiete.

Bravoren bazkide ohi Pedro Maria Atristrain absolbitu egin du auzitegiak.

Epaiaren arabera, 90eko hamarkadan Gipuzkoako Ogasunean egindako zortzi milioi euroko iruzurraren erantzule nagusia da Bravo. Ogasunarekin zorrak zituzten herritarrei diru kopuru bat eskatzen zien hark, zor hori ordaintzeko gai ez zirela argudiatzeko. Hori egitearen truke, 1,9 milioi euro eskuratu zituen Bravok. Akusazioak epaiketak esan zuenez, diru hori hainbat enpresaren bitartez zuritu zuen Bravok, Cobosen laguntzarekin.

Fiskalak eta akusazio partikularrak —Gipuzkoako Diputazioak eta Batzar Nagusiek— Bravoren aurka 24 eta 27 urteko espetxe zigorrak eskatu zituzten, hurrenez hurren. Cobosentzat, sei eta zazpi urte artekoa.

 

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.