ATLETISMOA

Kenyaren erreinu barneraezina: 3.000 metro hesidunak

Ezekiel Kemboi keniarra nagusitu da finalean, bigarrengoz. Los Angelesko jokoetatik (1984) hasita Keniara joan dira azkeneko zortzi urreak. 

2012ko abuztuaren 6a
18:17
Entzun 00:00:0000:00:00

Ezekiel Kemboi kenyarrak zintzilikatu du urrea altetismoko 3.000 metro hesidunak proban, bigarrengoz. Atenasko Jokoetan (2004) irabazi baitzuen jada urrea. 

Julius Korir atletak 1984ko Los Angelesko Olinpiar Jokoetan urrea eskuratu zuenetik, inork ezin izan die lehendabiziko postua lapurtu kenyarrei. Zortzi urrezko domina irabazi dituzte jarraian. Guztira, bederatzi urre, zazpi zilar eta hiru brontze eskuratu dituzte diziplina horretan. 

Hiru kenyarrek erasoaldia hasi zuten helmugaratzeko kilometro bat falta zela, baina Brimin Kiprop Kipruto faboritoa —Pekinen berak eskuratu zuen urrea—, lurrera erori zen. 

Sailkapena: 

1. Ezekiel Kemboi (Kenya). 8:18.56.

2. Mahiedine Mekhissi-Benabbad (Frantzia). 8:19.08.

3. Abel Kiprop Mutai (Kenya). 8:19.73.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.