Ezekiel Kemboi kenyarrak zintzilikatu du urrea altetismoko 3.000 metro hesidunak proban, bigarrengoz. Atenasko Jokoetan (2004) irabazi baitzuen jada urrea.
Julius Korir atletak 1984ko Los Angelesko Olinpiar Jokoetan urrea eskuratu zuenetik, inork ezin izan die lehendabiziko postua lapurtu kenyarrei. Zortzi urrezko domina irabazi dituzte jarraian. Guztira, bederatzi urre, zazpi zilar eta hiru brontze eskuratu dituzte diziplina horretan.
Hiru kenyarrek erasoaldia hasi zuten helmugaratzeko kilometro bat falta zela, baina Brimin Kiprop Kipruto faboritoa —Pekinen berak eskuratu zuen urrea—, lurrera erori zen.
Sailkapena:
1. Ezekiel Kemboi (Kenya). 8:18.56.
2. Mahiedine Mekhissi-Benabbad (Frantzia). 8:19.08.
3. Abel Kiprop Mutai (Kenya). 8:19.73.