Albistea entzun

katalunia

Autodeterminazio galdeketari buruzko ebazpena onartu du Kataluniako Parlamentuak, gehiengo handiz

CiUren eta ERCren idatzi bateratuaren alde azaldu dira ICV, SI, Joan Laporta independentea eta PSCko Ernest Maragall (denera, aldeko 84 boto). PSC abstenitu egin da (25 abstentzio), eta PPk eta Ciutadansek kontra bozkatu dute (aurkako 21 boto). Erabaki eskubidean oinarrituta Kataluniaren garapena bermatuta legoke eta Espainian egonda ez, ebazpenak dioenez, eta galdeketa datorren legealdian egiteko eskatu diote Generalitateari. Espainiako Gobernuak dio kontsulta ez dela konstituzionala izango eta neurriak hartuko dituela. ERCk gutxieneko programa bat egiteko proposamena egin die CiU, ICV eta SI-ri.

Berria -

2012ko irailak 27

Espero bezala, Kataluniako Parlamentuaren gehiengoa autodeterminazio galdeketari buruzko ebazpenaren alde azaldu da gaur arratsaldeko bozketan, gehiengo handiz azaldu ere: diputatu denen artean %64 agertu dira ebazpenaren alde. Erreferenduma datorren legealdian egiteko eskatzen dio ebazpenak Generalitateari —azaroaren 25ean bozak egingo dituzte—.

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak esan du kontsulta ez dela konstituzionala izango eta, hura eragozteko, neurri juridikoak hartuko dituztela. Galdeketa egitekotan, estatu osoan egin beharko litzateke, haren arabera.

Gaurko bozketako emaitzak

Saioan legebiltzarrrean ziren 131 diputatuetatik —lau falta ziren—, 84k eman dute aldeko botoa. CiU, ERC, ICV eta SI-ko legebiltzarkideek, Joan Laporta independenteak eta Ernest Maragall sozialistak, hain justu.

PSC abstenitu egin da; 25 abstentzio —parlamentario bat falta zen, mahaiko presidenteordeak ez du botorik eman, eta Ernest Maragallek PSCren boto diziplina hautsi du—. Alderdi sozialista herri galdeketa egitearen alde azaldu zen atzo, baina kontsultak "legezkoa" izan beharko duela zioen. Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidenteak esan du Espainiako Gobernuaren baimenarekin edo gabe egingo dutela galdeketa.

PPk eta Ciutadansek ebazpenaren kontra bozkatu dute (21 boto).

Erabaki eskubidean oinarrituta Kataluniaren garapena bermatuta, ebazpenak dioenez

Onartu duten ebazpenean, irailaren 11ko Diadako manifestazio independentistak izandako "arrakasta izugarria" aitortu du parlamentuak, eta orain Katalunian, erabaki eskubidean oinarrituta, "trantsizio nazionala" hasiko dutela azpimarratu du. Idatziaren arabera, Kataluniak autodeterminazioaren bidez "garapen sozial eta ekonomikoa" eta "katalan kultura eta hizkuntzaren sustapena" bermatzerik izango du, eta ez luke hori erdietsiko Espainiako Estatuaren barruan egonda, handik azkeneko 30 urtean erantzun ona jaso ez duelakoan.

Kataluniako "prozesu demokratikoa" aurrera ateratzeko "eragile politiko, sozial eta ekonomikoen artean ahal den adostasunik handiena" bilatuko dute, ebazpenak dioenez, eta nazioarte mailan ere egingo dute lan.

2010eko bozen ondotik, CiUk 62 diputatu ditu, ERCk 10, ICVk 10 eta SI-k 3 —4 lortu zituen, baina gero Laportak taldea utzi zuen—. PSCk 28 ditu, PPk 18 eta Ciutadansek 3.

ERCren proposamena CiU, ICV eta SI-ri gutxieneko programa bat egiteko

Oriol Junqueras ERCko presidenteak azaroaren 25eko hauteskundeetarako elkarrekin gutxieneko programa bat egiteko proposamena egin die CiU, ICV eta SI-ri. "Gaur autodeterminazioaren alde bozkatuko dugula eta, zergatik ez ditugu bateratzen elkarren programak?", galdetu du Terrasan.

 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Brasilgo komunitate indigenetako ordezkariak, Bruselan, Europako Batzordearen parean, beren lurren gaineko eskubideak aldarrikatzen, 2019an. ©O. HOSLET / EFE

Deforestazioaren kontrako legean indigenen eskubideak babesteko eskatu diote EBri

Gorka Berasategi Otamendi

Bruselak proiektu bat dauka abian basoak suntsitu dituzten eremuetako zenbait produktu debekatzeko. «Hutsuneak» dituela salatu dute hainbat elkartek

Xiomara Castro Hondurasko presidentea, atzo, kargua hartzeko ekitaldian. ©BIENVENIDO VELASCO / EFE

Itxaropen seinale bihurtu da Honduras

Igor Susaeta

Xiomara Castrok Hondurasko presidente kargua hartu du. Rodolfo Pastor de Maria gobernu proiektua lantzen aritu da, eta ohartarazi du Librek eraldaketa prozesua «urardotu» beharko duela koalizioan gobernatuko duelako.

Errusiako armadaren tanke bat, herenegun, Rostov (Errusia) inguruan. ©EFE

AEBek segurtasun eskaerei emandako erantzunak ez du asebete Errusia

Igor Susaeta

Moskurentzat, Washingtonen eta NATOren dokumentuak ez du ematen «baikortasunerako arrazoi askorik». Kremlinek ez du elkarrizketa baztertzen

Marokok gizon bat hil du Mendebaldeko Saharan

Marokok gizon bat hil du Mendebaldeko Saharan

Berria

Bigarren egunez bonbardatu ditu gune zibilak. Droneak baliatu ditu Mendebaldeko Saharan egindako erasoan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.