BERRIA TB

ETBren iragana eta etorkizuna aztergai izan dute BERRIA.INFO-n

Solaskideak Pello Sarasola ETBko eduki zuzendaria, Maddalen Iriarte ETBko kazetari eta aurkezlea eta Josu Amezaga EHUko irakaslea izan dira. Urtzi Urkizu BERRIAko kazetariak zuzendu du solasaldia. [Ustream]http://www.ustream.tv/recorded/27143699[/Ustream]

urtzi urkizu
2012ko azaroaren 19a
18:44
Entzun

ETBren etorkizunak nolakoa izan behar duen aztertu dute gaur BERRIA Telebistaren mahai inguru batean. Solaskideak Pello Sarasola ETBko eduki zuzendaria, Maddalen Iriarte ETBko kazetari eta aurkezlea eta Josu Amezaga EHUko irakaslea izan dira. Aurkezle lanak Urtzi Urkizu BERRIAko kazetariak bete ditu. 17:05etan hasi da saioa, eta zuzenean eman du BERRIA.INFOk.

Mahai ingurua osatzeko, ETBk izan beharko lukeen lehentasunari buruzko bi iritzi jaso ditu BERRIAk: batetik, Ramon Labaien Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ohiarena —haren gidaritzapean sortu zen ETB 1982an—. Eta, bestetik, Aritz Galarraga BERRIAko telebista kritikariak eman du iritzia.

Aurreko asteetan, BERRIAk elkarrizketa sorta bat argitaratu du 'ETBk 30 urte: iragana eta etorkizuna' izenburupean.

Abenduaren 31n beteko dira 30 urte ETB1 kateak emisioak hasi zituela. Euskadi Irratiaren 30. urteurrena, berriz, azaroaren 23an beteko da. Euskadi Irratiaren urteurrenaren harira, BERRIAK hiru elkarrizketa argitaratuko ditu datorren astean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.