Albistea entzun

Pilota

Jon Jaunarenak irabazi du Bigarren Mailako lau t'erdikoa

Leitzarrak kostata irabazi dio Alvaro Untoriari finalean (22-20), eta urteko hirugarren txapela jantzi du.

Imanol Magro -

2012ko abenduak 8

Jon Jaunarenak 22-20 irabazi dio Alvaro Untoriari 2. Mailako finalean, eta heldu den urtean Lehen Mailakoa jokatzeko eskubidea lortu du. Partida estua jokatu dute Iruñeko Labrit pilotalekuan, entretenigarria. Joko klasikoa egin dute, eta txapelduna ia partida guztian joan den arren, Untoriak ez du amore eman. Jaunarena 7-0 aurreratu da lehenbizi, baina Untoriak tartea jan (9-7) eta partida berdintzea lortu du (11-11). Hiru berdinketa egon dira gero, 14nakora arte, Jaunarenak, sakeari esker, berriz ere aldea ireki aurretik (21-17). Untoria gerturatu da (21-20), baina alferrikako ahalegina izan da. 

Jaunarenak urte bikaina egin du, 2. Mailako hiru txapelak irabazi baititu: binakakoa Ceciliorekin, buruz burukoa Ezkurdiaren aurka, eta azkenik, gaurkoa. 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ezkerrean, Ramon Erostarbe Tolosaldeko entrenatzailea arraunlariei hizketan, eta eskuinean, Donostiarra, lehian hasi atarian. ©AITOR ARRIZABALAGA /TKE

Bakarra geratuko da

Aitor Manterola Garate

Euskotren ligako azkeneko bi estropadak izango dira gaur eta bihar, Zarautzen. Tolosaldea edo Donostiarra joango da jaitsierako kanporaketara. Donostiako taldeak bi puntu gehiago ditu. Itsaso txarra dago iragarrita; batez ere, gaurko.
Jumbo-Vismako txirrindulariak, podiumean, atzoko garaipena ospatzen. ©JAVIER LIZÓN / EFE

Faboritoak nagusi

BeƱat Mujika Telleria

Jumbo-Vismak irabazi du taldekako erlojupekoa, Utrechten. Robert Gesink da aurtengo lehenengo liderra. Esprinterren txanda, gaur
Jumbo-Vismako txirrindulariak, helmugan ©VINCENT JANNINK / EFE

Jumbo-Visma izan da bizkorrena, eta Gesink da aurreneko liderra

BeƱat Mujika Telleria

Jumbo-Visma gailendu da taldekako erlojupekoan, eta lehenengo aldeak zabaldu ditu Roglicek arerioekiko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...