Albistea entzun

euskara

'Etxepare Munduan' argazki lehiaketak badu irabazlea

Eva M. Wheeler Kaliforniako ikaslea izendatu dute garaile, 'Etxepare UC Santa Barbara West Beach' argazkiari esker.

Etxepare Institutuaren lehiaketa irabazi duen argazkia.
Etxepare Institutuaren lehiaketa irabazi duen argazkia.

Juan Luis Zabala -

2012ko abenduak 10

Eva M. Wheeler Kaliforniako (AEB) Santa Barbara unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura ikasleak irabazi du Etxepare Munduan argazki lehiaketa, Etxepare UC Santa Barbara West Beach lanarekin. Etxepare Institutuko epaimahai batek bozka gehien jaso dituzten bost argazkien artean aukeratu du irudi hori.

Ikasleak zein haren irakasleak sari bana jasoko dute: udan euskal barnetegi batean euskara ikasteko aukera lehenak, eta Euskal Herrira bidaiatzeko laguntza besteak.

Institutuak abenduaren 3an ospatu zen Euskararen Egunaren karietara antolatu zuen lehiaketa, Etxeparek mundu osoko unibertsitate ezberdinetan dituen Euskara eta Euskal Kultura irakasle eta ikasleei zuzendua, sare horretan egiten den lan garrantzitsua erakustea helburu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Ez dakit maitasuna gauza natural bat den»

Ainhoa Sarasola

Iruñeko familia bereko hiru emakume belaunaldi jarri ditu protagonista 'Odolekoak' bere lehen nobelan. Haien bidez, ama-alaben arteko loturez eta memoriaz gogoetatu du idazleak, 1941etik gaur arteko garaiaren kronika ere osatuta, aldi berean.
Mogwaik iaz kaleratu nahi zuen diskoa, taldearen 25. urteurrenaren harira. Urtebete geroago iritsi da. ©BRIAN SWEENEY / EFE

Baikortasun geruzetan

Aitor Biain

Mogwai Eskoziako post-rock taldeak 'As The Love Continues' lana kaleratu du. Ohiko moldeetatik askorik aldendu gabe, baikortasun kutsua duten 11 kantuz osatu dute disko berria.

 ©ANA MEDINA / EFE

«Pazek eta Fuentesek taldea sortzeko zuten gaitasuna, hori inork ez du»

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Duela bi aste jaso du Mazatlan saiakera saria, Mexikon, 'Estrella de dos puntas' lanagatik. Bi erraldoiren arteko harreman gorabeheratsua aztertu du bertan: Octavio Paz eta Carlos Fuentes idazleen artekoa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.