Eva M. Wheeler Kaliforniako (AEB) Santa Barbara unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura ikasleak irabazi du Etxepare Munduan argazki lehiaketa, Etxepare UC Santa Barbara West Beach lanarekin. Etxepare Institutuko epaimahai batek bozka gehien jaso dituzten bost argazkien artean aukeratu du irudi hori.
Ikasleak zein haren irakasleak sari bana jasoko dute: udan euskal barnetegi batean euskara ikasteko aukera lehenak, eta Euskal Herrira bidaiatzeko laguntza besteak.
Institutuak abenduaren 3an ospatu zen Euskararen Egunaren karietara antolatu zuen lehiaketa, Etxeparek mundu osoko unibertsitate ezberdinetan dituen Euskara eta Euskal Kultura irakasle eta ikasleei zuzendua, sare horretan egiten den lan garrantzitsua erakustea helburu.