Albistea entzun

Gizartea

Jatorri eta kultur aniztasuna sustatzea izango du xede EH11 Kolore egitasmoak

Gaur goizean aurkeztu dute, Donostiako San Telmo museoan. "Euskal Herriko herritar guztien eskubideen, betebeharren eta aukeren berdintasuna defendatuko ditugu, haien jatorria edozein izanda ere", adierazi du Xabier Mendiguren filosofo eta hizkuntzalariak.

Ainara Arratibel -

2012ko abenduak 15

Euskal gizartearen kultur aniztasuna babestea eta sustatzea, eta egungo jatorri aniztasunaren inguruan hausnarketa eta eztabaida bultzatzea. Bi helburu nagusi horiek izango ditu Euskal Herria 11 Kolore egitasmoak. Gizarte eragile eta erakunde orok parte hartzeko modua izango du, eta jada bilduak dituzte dozenaka atxikimendu.

Xabier Mendiguren Bereziartu bozoeramaileak gogorarazi du jatorri aniztasuna izan dela Euskal Herriaren ezaugarrietako bat, eta lan egingo dutela jatorri askotariko euskal herritarren arteko elkarlan eta topaketa izango diren guneen alde. Dei egin diete erakunde eta gizarte eragileei bat egin dezaten lan horretan. Kanpainaren bideo bat ere argitaratu dute.

 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.