Albistea entzun

kultura

Bertsolaritzaren transmisioan eragiteko, 'Bertso-eskolak.com' ataria

Hainbat tresna eskaintzen ditu bertsoak osatzen laguntzeko, eta Euskal Herriko bertsolaritzaren inguruko datuak biltzen dituen mapa ere egin dute. EHUko IXA taldeak eta Bertsozale Elkarteak aurkeztu dute.

Webaren azala.
Webaren azala.

Berria -

2013ko urtarrilak 11 17:21

Bertsotarako arbel digitala izena eman dioten atalak baliabide andana eskaintzen dio bertsotan ikasi edo hobetu nahi lukeen edonori. Manex Agirrezabal IXA taldeko kideak adierazi duenez, "ikasleak izango dira, batez ere, erabiltzaile profila, baina ez diogu aterik ixten Andoni Egaña berberari ere". Izan ere, errima eta sinonimo bilatzailea, metrika zuzentzailea eta beste hainbat lanabes eskaintzen dira bertan.

Euskal Herriko bertsolaritzaren mapa ere egin dute Bertso-eskolak.com-en, Bertsozale Elkartearen Xenpelar Dokumentazio Zentrotik jaso duten informazioarekin. Besteak beste, Euskal Herriko herri guztietan antolatzen diren bertso saioen, dauden bertso eskolen eta abarren inguruko informazioa eskura daiteke.

Agirrezabalek informatika ikasi du Euskal Herriko Unibertsitatean, eta haren karrera amaierako lana da proiektuaren oinarria.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Berria

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.