Albistea entzun

EUSKARA

VI. Euskal Soziolinguistika jardunaldiak egin dituzte Donostian

Aztergai izan dituzte Arrue ikerketak ikasleen euskara erabileraz azaleratutako datuak.

Berria -

2013ko urtarrilak 31

Soziolinguistika Klusterrak antolatutako jardunaldiak egin dituzte gaur goizean, Donostiako Kursaal jauregian. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, ISEI Irakats Sistema Ebaluatzeko eta Ikertzeko erakundeak eta Soziolinguistika Klusterrak eginiko Arrue ikerketaren emaitzak aurkeztu zituzten bihar zortzi, eta emaitza horien inguruan eztabaidatu dute.

Ikerketa horrek aztergai izan du ikasleek nola erabiltzen duten euskara Lehen eta Bigarren Hezkuntzan. Ondorioztatu zuten adinean aurrera egin ahala gero eta gehiago jotzen dutela gazteek gaztelerara. Jolastokian eta ikasgelan egiten duten hizkuntza erabileraren artean ere aldea antzeman dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...