Soziolinguistika Klusterrak antolatutako jardunaldiak egin dituzte gaur goizean, Donostiako Kursaal jauregian. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, ISEI Irakats Sistema Ebaluatzeko eta Ikertzeko erakundeak eta Soziolinguistika Klusterrak eginiko Arrue ikerketaren emaitzak aurkeztu zituzten bihar zortzi, eta emaitza horien inguruan eztabaidatu dute.
Ikerketa horrek aztergai izan du ikasleek nola erabiltzen duten euskara Lehen eta Bigarren Hezkuntzan. Ondorioztatu zuten adinean aurrera egin ahala gero eta gehiago jotzen dutela gazteek gaztelerara. Jolastokian eta ikasgelan egiten duten hizkuntza erabileraren artean ere aldea antzeman dute.