BERTSOLARITZA

Jean-Pierre Soudre 'Larreko' bertsolaria hil da

Senperekoa zen, eta 89 urte zituen. Laborari lan egin zuen ofizioz, eta bertso sorta ugari landu zituen afizioz.

Igor Susaeta.
2013ko otsailaren 7a
19:22
Entzun 00:00:0000:00:00

Hala, joan den urtarrilean, Senpereko Ez da Musik elkarteak liburu batean bildu zituen haren 160 ale inguru. Nere bizia Senperen, Biba Senpertarrak, Etxeko Familia, Auzoko herrian, Erlisionea, Bertsulari lagunei eta Herriko lagunak dira ale horien artean ezagunenak.

Haurtzaroa, laborantza eta erlijioa zeuden Larrekok landutako gaien artean. Liburua Senpereko dendetan dago salgai bost euroan, eta postaz ere eros daiteke.

Bertso sortez gain, Senperetarrak gare herriko ereserkia ere osatu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.