Irrati lizentziak

Elkarretaratzea egin dute Euskalerria Irratiaren alde

Nafarroako Jauregiaren aurrean izan da, 20:00etan. Nafarroako kulturaren, kazetaritzaren eta kirolaren esparruko hainbat kidek babesa agertu diote irratiari, baita beste hainbat herritarrek ere. 

Berria.info
2013ko martxoaren 6a
20:16
Entzun

Euskalerria Irratiaren alde elkarretaratzea egin dute gaur iluntzean hainbat lagunek Iruñean. Hainbat esparrutako lagunek agertu diote babesa irratiari. Astelehenean egin zuten deialdia, eta han izan ziren, bertzeak bertze, Oier Sanjurjo Osasunako jokalaria, Helena Taberna zinema zuzendaria, Patxi Tuñon Kontuen Ganberako buru ohia, Carlos Perez Conde kazetaria, Garbiñe Petriati Behatokiko arduraduna, Julio Soto bertsolaria eta Alvaro Arizaleta El Columpio Asesino taldeko abeslaria.

Nafarroako Gobernuak hirutan ukatu dio lizentzia Euskalerria Irratiari, baina herritarren babesa baduela nabarmendu zuten kideok, jendaurrean. Sostengu horren adierazle, esan zuten irratiak 8.000 entzule, 1.000 bazkide, ehunka iragarle eta 150 kolaboratzaile badituela. Herritarrek euskarazko komunikabideak izateko eskubidea dutela erantsi zuten, eta, ondorioz, Euskalerria Irratiari lizentzia eman diezaiotela eskatu zuten. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.