mundua

Uhuru Kenyatta izango da Kenyako presidente

%50,03ko babesarekin irabazi ditu hauteskundeak. Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegiak gizateriaren aurkako krimenak egozten dizkio. Odinga aurkariak iragarri du inpugnatu egingo dituela emaitzak, "irregulartasunak" izan direlakoan.

Berria -

2013ko martxoak 9

Hauteskunde Batzorde Independenteak baieztatu duenez, Kenyattak irabazi ditu presidentetzarako hauteskundeak, %50,03ko babesarekin. Haren aurkari nagusiak, Raila Odingak, %43,28ko babesa jaso du.

Kenyako Auzitegi Gorenak ebatzi zuen presidente izateko aurkez zezakeela bere burua; argudiatu zuen ez zeukala bere hautagaitzari betoa jartzeko eskumenik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Marcelo de Rebelo de Sousa Portugalgo presidentea hauteskundeetara aurkeztuko zela iragartzeko egindako agerraldian, abenduaren hasieran, Lisboan. ©MANUEL DE ALMEIDA / EFE

Abstentzioa izango da Rebelio de Sousarem mehatxu nagusia bozetan

Julen Aperribai

Presidentetzarako hauteskundeak egingo dituzte Portugalen gaur, eta egungo presidente Marcelo Rebelo de Sousa da faborito argia. Itxialdian izan arren, bozkatzera joateko deia egin diete herritarrei

Varanda koroa, 2017an, Xuxako katedralean; bi aldiz bonbardatu dute. ©J. C. V.

Gutunik ez Xuxatik

Joan Cabases Vega

Libanon, milaka armeniar negarrez ari dira Azerbaijanen kontra porrot egin dutela-eta Karabakh Garaiko gerran, eta atzerapausotzat daukate beren existentziaren aldeko borrokan.

Bidaiari gutxi batzuk Londresko Heathrow aireportuko korridore batean, iragan astelehenean. ©NEIL HALL / EFE

Birus mugagabea nola mugatu

Julen Aperribai

Erresuma Batuak eta Europako Batasuneko zenbait herrialdek bidaiarien mugimenduak murrizteko eta kontrolatzeko neurriak zorroztu dituzte, koronabirusaren aldaera berrien hedapena galarazteko. Txertoa jaso izana herritarren joan-etorriak baimentzeko irizpidetzat hartzea proposatu du Greziak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna