euskal herria

Barcinaren tartakadengatik auzipetutakoek diote "neurriz kanpokoak" direla zigor eskaerak

Fiskalak bosna urteko zigorra eskatu du, eta akusazio partikularrak, bederatzikoa haietako baten aurka eta seikoa gainontzekoentzat. Lau lagun daude auzipetuta.

Gaurko agerraldia.
Gaurko agerraldia. / I˝igo Uriz/ARP

Berria -

2013ko martxoak 27

Lau auzipetuen arabera, "gehiegizkoak dira" haien aurkako zigor eskaerak. "Erabat neurrigabeak" dira, gaur Iruñean egindako agerraldian azaldu dutenez. 

2011ko urrian Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari hainbat tarta bota izana egotzita auzipetu dituzte, abiadura handiko trenaren (AHT) proiektuagatik protesta egiten ari zirela. Mikel Alvarez Forcada, Ibon Garcia Garrido, Julio Villanueva eta Gorka Ovejero dira.

Fiskalak bosna urteko kartzela zigorra eskatu du laurentzat, baita 2.700 euroko isuna ere. Akusazio partikularrak bederatzi urte eskatu ditu Ovejerorentzat, eta seina urtekoa gainerakoentzat.

Auzipetu guztiek helegitea aurkeztu dute Auzitegi Nazionalean. Haien ustetan, auzia Frantzian ikertu behar da, "nazioarteko zuzenbideko legeen arabera".

 


 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna