Lau auzipetuen arabera, "gehiegizkoak dira" haien aurkako zigor eskaerak. "Erabat neurrigabeak" dira, gaur Iruñean egindako agerraldian azaldu dutenez.
2011ko urrian Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari hainbat tarta bota izana egotzita auzipetu dituzte, abiadura handiko trenaren (AHT) proiektuagatik protesta egiten ari zirela. Mikel Alvarez Forcada, Ibon Garcia Garrido, Julio Villanueva eta Gorka Ovejero dira.
Fiskalak bosna urteko kartzela zigorra eskatu du laurentzat, baita 2.700 euroko isuna ere. Akusazio partikularrak bederatzi urte eskatu ditu Ovejerorentzat, eta seina urtekoa gainerakoentzat.
Auzipetu guztiek helegitea aurkeztu dute Auzitegi Nazionalean. Haien ustetan, auzia Frantzian ikertu behar da, "nazioarteko zuzenbideko legeen arabera".