Noiz sortua: 2013-04-04 17:06:13

ELKARRIZKETA AURRERAPENA

Natxo de Felipe: "Aresti hil zenez gero, euskara gelditu da erdi funtzionario diren batzuen eskutan"

Oskorri taldeko abeslari eta musikariari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Berria -

2013ko apirilak 4

Gabriel Aresti zenaren inguruko ikuskizun berri bat landu du Oskorrik, eta taldeko abeslari Natxo de Felipe elkarrizketatu du BERRIAk. Kritiko hitz egin du De Felipek; segidan, esandakoetako batzuk:

- "ETAn sartutako gure flauta jotzaile ohi bati esker ez ziguten atentatu bat egin Gipuzkoako herri batean".

-  "Aresti hil zenez gero, euskara gelditu da erdi funtzionario diren batzuen eskutan".

- "Ezin liteke onartu gure sortzailerik interesgarrienak nola dabiltzan. Euskal kulturaren kontu hau da gezur ikaragarri bat".

- "Gu ez gaude bukatzeko asmotan. Egoera dago gu akabatzeko puntuan".

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.406 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.068 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bidaiariei tenperatura kontrolatzen, izurriak gogor kolpaturiko Italiako iparraldean, Milango geltoki nagusian. ©MOURAD BALTI TOUATI / EFE

Koronabirusak gutxienez 380.000 pertsona hil ditu munduan

Berria

Johns Hopkins Unibertsitateak jasotako datuen arabera, 380.250 dira dagoeneko izurriak hildakoak, eta ia 6,4 milioi kasu baieztatu dituzte planeta osoan.

Emakume bat kafea hartzen, Gasteizko Foru plazako harmailetan. ©D. AGUILAR / EFE

Espainiak ez du onartu Euskal Herri osoan ibili ahal izatea

Gotzon Hermosilla

Jaurlaritzak eskaera hori egin zien Espainiako eta Frantziako gobernuei. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aukera egongo da herrialde batetik bestera joateko, hirugarren fasera igaroz gero

Pedro Sanchez Espainiako presidentea, gaurko lehen agerraldian, Kongresuan. ©J. J. Guillen / EFE

Espainiako Kongresuak larrialdi egoeraren seigarren luzapena onartuko du gaur

Paulo Ostolaza

Ekainaren 21 arte luzatuko dute, printzipioz, azken aldiz. Sanchezek iragarri duenez, «hirugarren fasean sartzen diren autonomia erkidegoetan hango presidenteak erabakiko du nola izango den fase hori».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna