Gabriel Aresti zenaren inguruko ikuskizun berri bat landu du Oskorrik, eta taldeko abeslari Natxo de Felipe elkarrizketatu du BERRIAk. Kritiko hitz egin du De Felipek; segidan, esandakoetako batzuk:
- "ETAn sartutako gure flauta jotzaile ohi bati esker ez ziguten atentatu bat egin Gipuzkoako herri batean".
- "Aresti hil zenez gero, euskara gelditu da erdi funtzionario diren batzuen eskutan".
- "Ezin liteke onartu gure sortzailerik interesgarrienak nola dabiltzan. Euskal kulturaren kontu hau da gezur ikaragarri bat".
- "Gu ez gaude bukatzeko asmotan. Egoera dago gu akabatzeko puntuan".