Hezkuntza

Iazko udako ikastaroen "arrakasta" errepikatu nahi du aurten ere UEUk

Jakintza arlo ugaritan, 41 ikastaro antolatu ditu Udako Euskal Unibertsitateak. Izena emateko aukera dagoeneko zabaldu dute.

Berria -

2013ko maiatzak 16

Uztailean 41 ikastaro emango ditu UEU Udako Euskal Unibertsitateak. Artea eta musika, giza zientziak, ingeniaritza, osasuna... jakintza arlo ugaritako trebakuntza saioak emango dituzte, hilabete osoan zehar, Eibarren, Iruñean eta Baionan. Iaz udako ikastaroek "arrakasta" izan zutela, eta aurten errepikatu egin nahi dutela adierazi du UEUk gaur, ikastaroen aurkezpenean.

UEUren egoera ekonomikoa ekarri du gogora Karmele Artetxe UEUko zuzendariak: "Azken bi urteak UEUrentzat ekonomikoki oso zailak izaten ari dira, eta egoera horretan gauzak antolatzen jarraitzea benetako ahalegina izaten ari da UEUn parte hartzen ari garen guztiontzat".

Egoera hori izanik ere, "inoiz baino ikastaro gehiago" antolatu dituztela nabarmendu du Irati Itziar UEUko ikastaroen arduradunak. Ikastaroak antolatzeko proposamen asko jaso dituztela, eta aukeratzea zaila izan dela azaldu du. Hogei ikastaro egingo dituzte Eibarren (Gipuzkoa), 11 Iruñean, bederatzi Baionan, eta bat Gernika-Lumon (Bizkaia).

Ikasle, langabetu eta erretiratuei deskontuak egingo dizkietela ere jakinarazi du Itziarrek. Bizkaiko Foru Aldundiak eta hainbat udalek ere diru laguntzak ematen dituztela oroitarazi du.

Izena emateko epea, zabalik

Ikastaroetan izena emateko epea dagoeneko ireki dute, eta ikastaro bakoitza hasi baino astebete lehenago arte egongo da zabalik. Ikastaroei buruzko informazio guztia webgunean jarri dute.

Ikastaro batean matrikulatzeko aukera ere zozkatuko dute aurten. Facebookeko UEUren orrialdean jarraitzaile egin eta han jarria duten bideo bat partekatu behar da zozketan parte hartzeko. Ekainaren 6an egingo dute zozketa.

Bestalde, gogora ekarri dute Bizipozen Bloga ere zabalik duela UEUk. Udako ikastaroek egin dituzten lau hamarraldietan bertan parte hartu dutenen bizipenak jaso nahi ditu blogak, "bisita liburu baten antzera". Euren esperientziak bidaltzera eta partekatzera gonbidatu du UEUk.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Sindikatuen protesta, gaur, Donostiako Amara Berriko lehen arretarako zentroan. ©Gorka Rubio / FOKU

«Sakoneko arazoei heltzeko» eskatu diote sindikatuek Osakidetzari

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Azken urteotako murrizketek «osasun publikoaren ahultze kezkagarria» ekarri dutela salatu dute SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek lehen arretako zentroetan egindako protestetan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak erantzun diete osasun publikoa «sendotzeko konpromisoa benetakoa eta erabatekoa» dutela.

PCR probak, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Gutxitu egin dira egun bakarrean atzemandako kasuak

Uxue Rey Gorraiz

Beste 793 positibo detektatu dituzte Hegoaldean, aurreko egunean baino 14 gutxiago. Ospitaleratzeek ere behera egin dute: 56 gaixo erietxeratu dituzte azken egunean. Hiru gaixo zendu dira, Nafarroan.

Ikasgela huts bat, artxiboko irudi batean. ©Jon Urbe, FOKU

Jaurlaritzak 80 ikasgela itxi ditu egun bakarrean

Uxue Rey Gorraiz

172 ikasgela daude itxita Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Guztira 111 ikastetxetan dute eragina itxiera horiek.

Mekanikari bat lanean, iragan apirileko irudi batean. ©Jon Urbe / FOKU

Ekonomia %19,5 jaitsi da bigarren hiruhilekoan, aurreikusi baino pixka bat gutxiago

Imanol Magro Eizmendi

Langabezia datuetan ere arindu egin dira uztailean eginiko aurreikuspenak: %17,2 izan zen tasa

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna