Noiz sortua: 2013-05-31 16:31:38

TORTURA

Maria Atxabal torturatu zutela ebatzi du NBEko Giza Eskubideen Batzordeak

180 eguneko epea eman dio Espainiari torturaren aurkako neurriak hartzeko. 1996an torturatu zuten Atxabal, eta ondorio psikologikoak ditu oraindik. Atxabalek eskerrak eman dizkie babesa agertu dioten guztiei, eta ohartarazi du torturen aurkako borroka ez dela amaitu.

Jorge del Cura, Maria Atxabal eta Jaime Elias.
Jorge del Cura, Maria Atxabal eta Jaime Elias. / ARP

Berria -

2013ko maiatzak 31

Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak baieztatu du Maria Atxabal torturatu egin zutela, eta hainbat eskari egin dizkio Espainiako Gobernuari. Kalte-ordainak pagatu beharko dizkio estatuak Atxabali, eta hark behar duen osasun arreta espezializatua bermatu. 1996an torturatu zuten, eta kalte psikologikoak ditu oraindik; estres post traumatikoa du. Hiru egun inkomunikatuta pasatu ostean espetxeratu egin zuten, eta urtebete pasatu zuen kartzelan.

Atxilotuen inkomunikazioa bertan behera uzteko ere eskatu dio batzordeak Madrili, argudiatuta neurri horrek torturak ahalbidetzen dituela. 180 eguneko epea eman dizkio batzordeak Espainiari.

Askagintzako kidea zen garaian atxilotu eta torturatu zuten Atxabal. Gaur egin dute agerraldi bat Bilbon, jakinarazteko hark aurkeztutako helegitea onartu duela Giza Eskubideen Batzordeak. Eskerrak eman dizkie babesa adierazi diotenei, eta gaineratu du torturen aurkako borroka ez dela amaitu; helburua inor gehiago torturatua ez izatea dela.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.406 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.068 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bidaiariei tenperatura kontrolatzen, izurriak gogor kolpaturiko Italiako iparraldean, Milango geltoki nagusian. ©MOURAD BALTI TOUATI / EFE

Koronabirusak gutxienez 380.000 pertsona hil ditu munduan

Berria

Johns Hopkins Unibertsitateak jasotako datuen arabera, 380.250 dira dagoeneko izurriak hildakoak, eta ia 6,4 milioi kasu baieztatu dituzte planeta osoan.

Emakume bat kafea hartzen, Gasteizko Foru plazako harmailetan. ©D. AGUILAR / EFE

Espainiak ez du onartu Euskal Herri osoan ibili ahal izatea

Gotzon Hermosilla

Jaurlaritzak eskaera hori egin zien Espainiako eta Frantziako gobernuei. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aukera egongo da herrialde batetik bestera joateko, hirugarren fasera igaroz gero

Pedro Sanchez Espainiako presidentea, gaurko lehen agerraldian, Kongresuan. ©J. J. Guillen / EFE

Espainiako Kongresuak larrialdi egoeraren seigarren luzapena onartuko du gaur

Paulo Ostolaza

Ekainaren 21 arte luzatuko dute; printzipioz, azken aldiz. Sanchezek iragarri duenez, «hirugarren fasean sartzen diren autonomia erkidegoetan hango presidenteak erabakiko du nolakoa izango den fase hori».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna