Noiz sortua: 2013-06-06 16:37:21

euskal herria

Urriaren 25eko jaieguna aldatzeko eskatu du Eusko Legebiltzarrak

Euskadiren Egunaren jaiegunaz eztabaidatu dute Eusko Legebiltzarrean. Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarkideak aurkeztu duen mozioa ez da aurrera atera, baina bai EAJk egin duen zuzenketa; aldeko 48 boto izan dira (EAJ eta EH Bildu), eta kontra, 27 (PSE, PP eta UPD). PSEk, PPk eta UPDk "amore ematea" leporatu diote EAJri.

Joseba Egibar, gaur, Eusko Legebiltzarrean.
Joseba Egibar, gaur, Eusko Legebiltzarrean. / ARP

Jon Ordoñez Garmendia -

2013ko ekainak 6

Eusko Legebiltzarrak urriaren 25eko jaieguna aldatzea eskatu du, "erabakitasunez". EH Bilduk aurkeztutako mozioa ez da aurrera atera, EAJ abstenitu egin delako, baina bai, ordea, jeltzaleek egin duten zuzenketa, horien eta EH Bilduko legebiltzarkideen botoekin. 48 boto jaso ditu alde zuzenketak, eta 27 kontra.

Zehazki, PSEk, PPk eta UPDk 2010ean Euskadiren Eguna jaiegun izan zedin onartu zuten legea bertan behera uzteko eskatuko du legebiltzarrak. Hiru alderdi horiek EAJren zuzenketaren kontra bozkatu dute, baina EAJren eta EH Bilduren botoekin onartu da. EH Bilduren aurrean "amore ematea" leporatu diote Iñigo Urkulluri.

Ordezko egunik ez

Goizeko 09:30ean hasi da Eusko Legebiltzarraren osoko bilkura, eta eguneko lehen puntua izan da urriaren 25eko jaieguna. EH Bilduk 2014tik aurrera jaiegun hori egutegi ofizialetik kentzea proposatu du, eta, horren ordez, Euskararen Nazioarteko Eguna, abenduak 3, jaiegun izendatzea proposatu du.

"Euskara da euskaldun egiten gaituena", esan du Urizarrek gaur mozioa defendatu duenean. PPri aurpegiratu dio ez dela hori inor esateko zer sentimendu ospatu behar duten herritarrek eta zeintzuk ez: "Beste leku batzuetan arrazaren eguna ospatzen da". Euskararen Eguna jai izendatzeko bozketan, EAJ abstenitu egin da.

Kritikak lehendakariari

PSEk, PPk eta UPDk lehendakariari egin dizkiote kritikak, eta horrelako eztabaidetan sartzea aurpegiratu diote. Joseba Egibar EAJkoak, ordea, defendatu egin du eztabaida, baina esan du Euskararen Eguna ospatu beharrean badaudela beste egun batzuk egutegian ere: San Prudentzio, San Ignazio...

Hasiera batean, EAJk orain dela egun batzuk esan zuen gustukoa ez izan arren ez zuela jaiegun hori kentzeko ezer egingo, baina aurreko astean jarrera aldatu eta egutegitik kentzea proposatuko zuela esan zuen. PPk aste honetan bertan esan du legebiltzarrak eztabaida horretan "denbora galtzea iraingarria" dela.

PSEk eta PPk ezarri zuten

Gernikako Estatutua ospatzeko izendatu zuten jaiegun urriaren 25a. Izan ere, 1979ko urriaren 25ean onartu zuten EAEn Gernikako Estatutua herritarrek, erreferendum bidez. 2011. urtetik aurrera soilik da, ordea, jaiegun, PSEk eta PPk ezarri zutenean.

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria zela izendatu zuten jaiegun, Euskadiren Eguna izenpean. 2010eko apirilean onartu zuten proposamena Eusko Legebiltzarrean, eta PSE-EEk, PPk eta UPDk babestuta egin zuen aurrera ekinbideak.

Albiste gehiago

Apirilaren 1ean eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 9.358 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 501 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.134 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Etxeetara elikagaiak eramateko taldeak antolatu dituzte Milanen. ©Matteo Corner / EFE

Izurriak 823.626 pertsona kutsatu eta 40.598 hil ditu munduan

Berria

Dagoeneko 501 pertsona hil ditu gaitzak. Hego Euskal Herrian 9.335 kasu diagnostikatu dituzte. Sindikatuek gutun bat bidali diote Denis Itxaso Madrilek EAEn duen ordezkariari, besteak beste zentralizazioa bertan behera uzteko eskatzeko, eta Maddalen Iriartek mahai bat eratu nahi du erabakiak hartzeko

1983ko abuztuan, Busturian, uholdeetan. ©BERRIA

Zer egin krisi bati aurre egiteko?

Enekoitz Esnaola

Jaurlaritzako eta Nafarroako lehendakariek, euskal gatazkako indarkeriaz gain, zenbait garai sozial gogor ere bizi izan dituzte 40 urteotan: uholdeak, sute eta istripu larriak, krisi ekonomikoak... Carlos Garaikoetxeak, Jose Antonio Ardanzak, Patxi Lopezek eta Uxue Barkosek lehendakari gisara bizi izan zituzten krisietan izandako esperientziak kontatu dizkiote BERRIAri. Garrantzia eman diote gertutasuna eta sentsibilitatea izateari, baita neurriak hartzeari ere.

Herrialdeka, Bizkaian aurkeztu dituzte dosier gehien. ©Marisol Ramirez / Foku

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna