MUNDUA
Livoniera ama hizkuntzatzat zuen azken pertsona hil da
Grizelda Kristinak 103 urte zituen, eta Kanadan bizi zen. 2007an, Livonian bizi eta bertako hizkuntzan hitz egiten zuen azken pertsonarekin izan zen Urtzi Urrutikoetxea BERRIAko kolaboratzailea (bideoa).
Livoniera desagertzeko arriskuan dago, ama hizkuntzatzat zuen azken hiztuna hil baita. Grizelda Kristinak baino ez zuen livoniera ama hizkuntzatzat, eta atzo hil zen, 103 urte zituela. Kanadan bizi zen, eta hizkuntza dokumentatzen aritu da azken urteetan.
Letoniako estatuan dago Livonia, eta dozena batzuek hitz egiten dute bertako hizkuntzan. Urtzi Urrutikoetxea BERRIAko kolaboratzailea Livonian izan zen 2007an, eta Livonian bertan livonieraz egiten zuen azken emakumearekin hitz egin zuen, bideoan ikus daitekeenez. Valda Suvcane zen, eta hil egin zen hura ere.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.