MUNDUA

Livoniera ama hizkuntzatzat zuen azken pertsona hil da

Grizelda Kristinak 103 urte zituen, eta Kanadan bizi zen. 2007an, Livonian bizi eta bertako hizkuntzan hitz egiten zuen azken pertsonarekin izan zen Urtzi Urrutikoetxea BERRIAko kolaboratzailea (bideoa). [Youtube]http://youtu.be/jFpZxkjtKJ0[/Youtube]

2013ko ekainaren 6a
16:27
Entzun

Livoniera desagertzeko arriskuan dago, ama hizkuntzatzat zuen azken hiztuna hil baita. Grizelda Kristinak baino ez zuen livoniera ama hizkuntzatzat, eta atzo hil zen, 103 urte zituela. Kanadan bizi zen, eta hizkuntza dokumentatzen aritu da azken urteetan.

Letoniako estatuan dago Livonia, eta dozena batzuek hitz egiten dute bertako hizkuntzan. Urtzi Urrutikoetxea BERRIAko kolaboratzailea Livonian izan zen 2007an, eta Livonian bertan livonieraz egiten zuen azken emakumearekin hitz egin zuen, bideoan ikus daitekeenez. Valda Suvcane zen, eta hil egin zen hura ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.