Albistea entzun

EUSKARA

Elebiden %15 gertakari gehiago jaso dituzte

Administrazioan hizkuntz eskubideak urratu dituztelako jaso dute kexu gehien, eta, horien artean, Osakidetza dago buruan. Guztira, 340 gorabeheraren berri izan du Elebidek 2012an; kopurua igotzea ona dela uste du Baztarrikak. "Ez dira gero eta urraketa gehiago izaten, baizik eta kexuak igotzen dira herritarrek kontzientzia handiagoa dutelako".

Berria -

2013ko ekainak 14 12:44

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak joan den astean jakinarazi zuen kexu gehiago jaso zituela iaz hizkuntz eskubideen urraketarekin lotuta, eta gaur Eusko Jaurlaritzaren Elebide zerbitzuak azaldu du aurreko urtean baino %15 intzidentzia gehiago jaso zituela. 340 gorabeheraren berri izan dute, eta kexuak izan dira horietako gehienak, %92. Administrazio publikoen jardunak sortu du kexu gehien, eta, horren barruan, Osakidetzak.

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordearen esanetan, ona da Elebiden kexu kopurua areagotu izana. “Ez dira gero eta urraketa gehiago izaten, baizik eta kexuak igotzen dira herritarrek kontzientzia handiagoa dutelako”. Legeetan aitortutako hizkuntz eskubideak gauzatzeko bidean gorabeheren berri jakitea ezinbestekoa dela uste du, egoera zein den jakiteko eta neurriak hartzeko.

Administrazioan, idatziz eta ahoz euskaraz egiteko ezintasunak dituztelako dira kexu herritarrak, eta seinaleak eta horrelakok gaztelania hutsean daudelako ere bai. Jaurlaritzak berak du kexu kopuru handiena, sailen artean banatua; erakunde autonomoetan, berriz, Osakidetza da buruan. Jose Mari Armentia Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak esan du 21 kexu jaso dituela osasun zerbitzuak; “kopuru handia” dela uste du, baina ohartarazi du Osakidetzak urtean ematen duen zerbitzu kopuruarekin alderatuta “oso-oso txikia” dela kexuen kopurua. Egoera hobetzeko bidea jarriko dutela hitzeman du, nolanahi ere: udazkenerako prest izango dute euskara plan berria.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Gotzone Sagardui sailburua, gaur, Eusko Legebiltzarrean ©Raul Bogajo/ Foku

Osasun publikoaren lege egitasmoari «gabeziak» ikusi dizkiote EH Bilduk eta EP-IUk

Edurne Begiristain

Osasuna «politika publiko guztien» oinarrian jarri nahi dutela azaldu du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, eta EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk esan dute lan egingo dutela Eusko Legebiltzarrean Osasun Publikoaren Lege egitasmoa «hobetzeko».

Kimikako Nobelaren hiru irabazleak ©The Nobel Prize
Ikasle batzuk euskararen aldeko mezu bat atzean dutela, Tolosako Laskorain ikastolan. ©JON URBE / FOKU

Irakasleen euskara maila kezkagai

Irati Urdalleta Lete

Hezkuntza Legearen aurreproiektuak jasotzen du irakasleak euskaran eta euskal kulturaren transmisioan trebatzeko prestakuntzak emango dituztela. Beraz, behar besteko maila al daukate? EHUren Hezkuntza Fakultateetako zenbait irakasle gaiarekin kezkatuta daude.
Carmen Adan, Beatriz Artolazabal, Iñaki Subijana eta Blanca Rosa Barbero gaur Bilboko Auzitegi Nagusian. ©Irekia

Justizia «azkarrago eta ulergarriago» egiteko plan estrategikoa aurkeztu dute

Mikel Garcia Martikorena

2028ra arte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako justiziaren ibilbidearen noranzkoa adieraziko duen plan estrategikoa aurkeztu dute. 1.500 milioiko gastua aurreikusi dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...