ELBk iritzi guztietako eragile politiko eta administratiboak gonbidatu ditu gaurko ekitaldian parte hartzera. Auzapez andana bat espero da, nahiz eta berriki Pirinio Atlantikoetako Prefetak Herriko Etxeetara gutuna igorri, proiektu horren aurka. Frantxoa Maitia Garaziko kontseilari nagusi eta eskualde kontseilariak ere inaugurazioan agertuko zela jakinarazi zuen, nahiz eta bere alderdian (PS) polemika bizia sortu den gai honekin. Eusko Jaurlaritzatik ordezkaritza bat espero zen.
Hitzordua 10:30ean dute. Orduan hasi da biltzar publikoa, egoitza berrian. Ainhize-Monjoloseko auzapezak ongietorria eskaini du. Biltzarrean elkartearen estatutuak onartuak izanen dira, eta ondotik prefeturan aurkeztuko dituzte. Biltzar horretan erabakiko dute Laborantza Ganbera nola osatuko den, nork parte hartuko duen kolegioetan eta beste tramite batzuk.
LAborantza ganbera