gizartea

EH Bilduk Euskararen Eguna proposatu du Euskadiren Eguna ordezkatzeko

Eusko Legebiltzarrean aurkeztu du zuzenketa, “euskal gizartearen batasuna eta kohesioa” irudikatuko duen jaieguna aurrera eramateko.

2013ko uztailaren 19a
17:05
Entzun

Koalizioak dio ekinbide horrekin EAJk Euskadiren Eguna indargabetzeko egin duen proposamena “osatu” nahi duela: “Lege proposamena motz geratzen da, Euskadiren Eguna ezeztatzera mugatzen baita, baina ez du data alternatiborik proposatzen”, dio Pello Urizar EAko idazkari nagusiak.

Egun alternatibo moduan aurkeztu du koalizioak abenduaren 3a: Euskararen Eguna. Jaiegun horrek “euskal gizartearen batasuna eta kohesioa” irudikatzen du, Urizarren aburuz: “Euskara herritar ororen ondarea da, eta herri honen identitatearen sinbolo nagusia”.

Euskadiren Eguna

Aurreko legegintzaldian PSE-EEren gobernuak jarri zuen indarrean. Egun horrek Gernikako Estatutua onartu zeneko eguna omentzen du: 1979ko urriaren 25a.

Jai gun hori bertan behera uzteko prozesua martxan da. EAJk proposatu zuen, eta EH Bilduk babestu zuen: PSE-EE, PP eta UPD alderdiek kontra bozkatu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.