Koalizioak dio ekinbide horrekin EAJk Euskadiren Eguna indargabetzeko egin duen proposamena “osatu” nahi duela: “Lege proposamena motz geratzen da, Euskadiren Eguna ezeztatzera mugatzen baita, baina ez du data alternatiborik proposatzen”, dio Pello Urizar EAko idazkari nagusiak.
Egun alternatibo moduan aurkeztu du koalizioak abenduaren 3a: Euskararen Eguna. Jaiegun horrek “euskal gizartearen batasuna eta kohesioa” irudikatzen du, Urizarren aburuz: “Euskara herritar ororen ondarea da, eta herri honen identitatearen sinbolo nagusia”.
Euskadiren Eguna
Aurreko legegintzaldian PSE-EEren gobernuak jarri zuen indarrean. Egun horrek Gernikako Estatutua onartu zeneko eguna omentzen du: 1979ko urriaren 25a.
Jai gun hori bertan behera uzteko prozesua martxan da. EAJk proposatu zuen, eta EH Bilduk babestu zuen: PSE-EE, PP eta UPD alderdiek kontra bozkatu zuten.