Noiz sortua: 2013-10-16 16:46:57

EUSKAL HERRIA

New Yorkeko Euskal Etxeko ekitaldian "desadostasunak" izan zirela aitortu du Jaurlaritzak

Juan Karlos Izagirrek bideo bidez helarazitako mezu bat ez erakusteko eskatu zuen Iñigo Urkulluren taldeak eta betatu egin zuen, ekitaldian parte ez hartzeko mehatxua eginez. Bideoa: Donostiako alkateak euskal etxera igorritako mezua.

Berria -

2013ko urriak 16

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen mezu bat erakutsiz gero, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak antolatzaileei ohartarazi zien New Yorkeko Euskal Etxearen mendeurren ospakizunean ez zuela parte hartuko. Informazio hori argitaratu dute gaur Vocento taldeko hedabideek.

Urkullu bera, Juan Jose Ibarretxe eta Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakari izandakoak, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko alkate Iñaki Azkuna, Juan Karlos Izagirre eta Javier Maroto gonbidatu zituen Euskal Etxeak mendeurreneko festara. Soilik Urkullu izan zen ekitaldian, baina mezu bat helarazi zuen Izagirrek.

Festa "ahalik eta aniztunena" izatea nahi zuten antolatzaileek, Aitzol Azurtza Eusko Etxeko presidenteak adierazi duenez.

Jaurlaritzako iturriek EiTBri baieztatu diote "desadostasunak" izan zirela ekitaldiaren gidoiaren inguruan antolatzaileen eta Jaurlaritzaren artean; gaineratu dute ados jarri zirela gero, "Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua den eta lehendakariak Euskadiren ordezkari goren gisa parte hartzen duen ekitaldi batek izan behar duen errespetu instituzionalarekin bat" zetorrena.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna