Noiz sortua: 2013-10-28 16:57:27

JAIAK

Azoka, euri azpian

Euriak ez du atsedenik eman Gernika-Lumoko azokan, eta ohi baino bisitari gutxiago bildu dira. Gazta txapelketa Olaberriako (Gipuzkoa) Aizpeak irabazi du, eta erdia 6.700 eurotan erosi du Mendata Berria jatetxeak.

Olaberriako Aizpeako arduraduna, Jose Mari Gorroño alkateagaz, sari banaketan. /
Olaberriako Aizpeako arduraduna, Jose Mari Gorroño alkateagaz, sari banaketan. / Busturialdeko Hitza Tamaina handiagoan ikusi

Ainhoa Larrabe -

2013ko urriak 28

Urriko azken astelehena egun handia izaten da Gernika-Lumon (Bizkaia), urteko azoka garrantzitsuena egiten baitute. Aurten, ordea, eguraldiak ez du lagundu, eta beste urte batzuetan baino bisitari gutxiago bildu da. Goiz osoan ari du euria Gernika-Lumon.

Joan den urteko postu kopuru antzekoa jarri dute, 277 salmahai. Goizean zehar, saltzaileek adierazi dutenez, beste urteetan baino gutxiago saldu dute, "poltsikoak hutsik daudela nabaritzen da", esan dute. Gehien saldu den produktua indaba izan da. Txakolina, berriz, ohi baino gutxiago erosi dute bisitariek.

Egun osorako festa antolatua dute herrian, eguerdian bertso saioa egin dute Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, eta Sustrai Colinarekin. Arratsaldean, zesta punta partidak jokatuko dituzte Jai Alai frontoian.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Apirilaren 7an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 12.401 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 790 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.149 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Akordiorik gabe amaitu da eurotaldeko ekonomia ministroen bilera

Akordiorik gabe amaitu da eurotaldeko ekonomia ministroen bilera

Berria

Mario Centeno presidenteak jakinarazi duenez, bihar jarrituko dute negoziatzen. Koronabirusak eragindako kalteak arintzeko neurrien gaineko kontrola da oztopo nagusia.

Balkoitik bizilagunari begira. Txakurra paseatzera atera du auzokideak. ©CABALAR / EFE

Itxialdi garaiko inkisizioa

Ion Orzaiz

Osasun langileei eskainitako txaloez gain, beste jokabide batzuk ere azaleratu ditu konfinamenduak: besteak beste, bizikletan doazenei kargu hartzea, Poliziaren gehiegikeriak txalotzea edota, motiboak jakin gabe, paseoan dabiltzanak salatzea.

 ©BERRIA

«Loan eragina izango du egoera honek»

June Prieto

Salbuespen egoeretan insomnioa areagotzen dela ohartarazi du Rafael Tellez medikuak. Pantaila bati begira egoteak eta ordutegi zehatzik ez izateak lo egiteko arazoak handitzen dituzte.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna