JAIAK

Azoka, euri azpian

Euriak ez du atsedenik eman Gernika-Lumoko azokan, eta ohi baino bisitari gutxiago bildu dira. Gazta txapelketa Olaberriako (Gipuzkoa) Aizpeak irabazi du, eta erdia 6.700 eurotan erosi du Mendata Berria jatetxeak.

Olaberriako Aizpeako arduraduna, Jose Mari Gorroño alkateagaz, sari banaketan. BUSTURIALDEKO HITZA
Ainhoa Larrabe Arnaiz.
2013ko urriaren 28a
16:57
Entzun

Urriko azken astelehena egun handia izaten da Gernika-Lumon (Bizkaia), urteko azoka garrantzitsuena egiten baitute. Aurten, ordea, eguraldiak ez du lagundu, eta beste urte batzuetan baino bisitari gutxiago bildu da. Goiz osoan ari du euria Gernika-Lumon.

Joan den urteko postu kopuru antzekoa jarri dute, 277 salmahai. Goizean zehar, saltzaileek adierazi dutenez, beste urteetan baino gutxiago saldu dute, "poltsikoak hutsik daudela nabaritzen da", esan dute. Gehien saldu den produktua indaba izan da. Txakolina, berriz, ohi baino gutxiago erosi dute bisitariek.

Egun osorako festa antolatua dute herrian, eguerdian bertso saioa egin dute Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, eta Sustrai Colinarekin. Arratsaldean, zesta punta partidak jokatuko dituzte Jai Alai frontoian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.