Albistea entzun

'Tartakaden auzia'

"Benetako atentatua" AHTa dela berretsi du Mugituk

Espainiako Auzitegi Nazionalak zigortutako lau kideek salatu dute haien aurkako sententziak "protesta kriminalizatu" nahi duela.

'Tartalarien' agerraldia, gaur, Iruñean.
'Tartalarien' agerraldia, gaur, Iruñean. / Jagoba Manterola/ARP

Edurne Elizondo -

2013ko azaroak 29 16:46

Sentsazio "gazi-gozoa" dute Mugituko kide Julio Villanuevak, Gorka Ovejerok, Mikel Alvarezek eta Ibon Garciak, Espainiako Auzitegi Nazionalak haien aurka plazaratutako epaiari buruz. Bi urteko espetxe zigorra ezarri die Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcinaren aurkako tartakaden egiletzat jotzen dituen Villanuevari, Ovejerori eta Garciari, eta batekoa, berriz, Mikel Alvarezi, "konplize" izateagatik. Batetik, zigor hori Barcinarentzat "porrota" dela erran dute Mugituko kideek, ez direlako espetxean sartuko. Bertzetik, tartakadak emateagatik bi urteko zigorra ezartzeak "protesta kriminalizatu" nahi duela salatu dute. Ildo horretan, Espainiako Gobernuak zigor kodea gogortzeko duen asmoarekin lotu dute Mugituko kideek Auzitegi Nazionalaren epaia.

Desobedientzia zibilaren zilegitasuna defendatu dute Mugituko kideek, eta "benetako atentatua" abiadura handiko trenaren lanak direla nabarmendu dute. Diru publikoa "xahutu" eta "lurra txikitu" dutela salatu dute. Azpiegitura horren aurkako borrokari eusteko eskatu diete herritarrei. Oraindik ere AHTa gelditzeko "garaiz" garela gaineratu dute.

Mugituko kideen abokatuek helegitea aurkeztuko dute Espainiako Auzitegi Gorenean, haien aurkako sententziaren kontra. Berretsi dute Espainiako Auzitegi Nazionalak jurisdikziorik ez duela, eta auzia jada Okzitaniako Tolosan ikertu eta artxibatu egin zutela. Sententzia "neurrigabea" dela erran dute. Mugituko kideen hitzetan, urtebete inguru luzatu daiteke auzia, helegitearen harira.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.