Noiz sortua: 2014-02-12 07:24:47

"Barcina ez badoa, zentsura mozio baten bidez botako dugu"

Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak "epea jarri" dio Barcinari; hamabost egun barru —astelehenetik hasita— ikerketa batzordeak salaketak berresten baditu, dimisioa eman beharko du Nafarroako presidenteak, eta hala egiten ez badu zentsura mozioa aurkeztuko du PSNk. "Ezin du minutu bat ere gehiago iraun gobernu honek, azken aukera du Barcinak". Zentsura mozioa aurkeztu ostean, hauteskundeetara deituko lukete maiatzaren 25erako, Europako Legebiltzarreko Hauteskundeekin batera. 20:30ean UPNren zuzendaritzak bilera du.

Jimenez, arratsaldean. /
Jimenez, arratsaldean. / Jesus Diges/EFE

Amagoia Mujika -

2014ko otsailak 12

"Alderdi politikoei eskatu nahi diet alderdien interesak alde batera uzteko", eta ireki den egoera berrian bat egiteko. Hamabost egun barru —astelehenetik aurrera— Barcinak dimisioa emango ez balu zentsura mozioa aurkeztuko lukete, eta hauteskundeetara deitu maiatzaren 25erako, Europako Hauteskundeekin batera. Bien bitartean, Jimenezek berak zuzenduko luke gobernua, baina oraindik ez du gainerako alderdiekin hitz egin horren inguruan. Alderdikideekin hitz egin du lehenik. Bigarren indarra denez, berari legokiola uste du behin-behineko presidentetza.

Bildurekin bat egingo duen galdegin diote, eta esan duena da UPN boteretik botatzea dela orain garrantzitsuena, eta Barcinarekin ez duela inolako jokorik bideratuko. Eurek  —PSN— zuzendu behar dute prozesua, Jimenezen ustez, eta "hortik aurrera ikusiko da".

Mezu zuzena izan du Barcinarentzat: "Presidente jauna: hamabost egun barru, salaketak baieztatzen direnean hautaketa gogor bati aurre egin beharko diozu. Borondatez joaten ez bazara, sozialistok botako zaitugu. Zure denbora amaitu da".

Datorren astelehenean ezarriko litzateke agenda, eta hamabost egunean egingo lituzkete lan guztiak. Hortik aurrera, legez, hamar edo hamabost egunera egingo litzateke zentsura mozioa, eta hauteskundeak egin bitartean egoera ekonomikoa argitu beharko litzateke, "ezin bizi egoera batean" baitaude. Izan ere, Idoia Nieves Ogasun zuzendari ohiak egindako salaketak "oso larriak" dira, eta "arduragabekeria" da UPNk egin duena.

Ogasuneko datuak erabiltzea, hainbat zergaduni mesedeak egitea, eta gainerako akusazio guztiak aipatu ditu, eta behin eta berriz esan du "ez badoa guk botako dugu".

Bihar, ikerketa batzordea

Bihar, berez, parlamentuan ikerketa batzordea osatzea lehen puntua izango da osoko bilkuran. PSN, Bildu, Aralar, NaBai, Ezkerra, PP eta GeroaBai ados daude, eta UPNk ere baiezkoa emango dio "egoera argitzeko", Carlos Garcia Adanerok esan duenez. Nievesek egindako salaketen ondorena beste agertoki bat dela uste dute UPNk ez beste guztiek, eta gobernu aldaketarako urratsak egin behar direla uste dute, denek arerioaren kontra bat egin behar dela, eta eskatu dute herritarrak protestatzera atera daitezela.

UPNko zuzendaritzaren bilera

Goizean "beldurrik ez" dutela esan du Carlos Garcia Adanerok, Yolanda Barcina ez dagoela hauteskundeetara garaia baino lehen deitzeko prest, baina egoera asko aldatu da goizetik, eta ezohiko bilera egingo dute UPNko zuzendaritzakoek, 20:30ean. Ondoren emango dute erabakitakoaren berri, ohar baten bidez edo prentsaurrekoan:  aztertzen ari dira nola eman berria.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 26an eguneratua, 20:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 11 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.634 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.027 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Berra adinekoen egoitza. ©JON URBE / FOKU

Ekainaren 8tik egin ahalko dira bisitak Gipuzkoako zahar etxeetan

Berria

Egoiliar bakoitzeko senide bakarra joan ahal izango da bisitan, eta segurtasun neurriak zorroztuko dituzte. Gipuzkoako zahar etxeetan 167 pertsona hil dira izurria hasi zenetik; gaur egun 22 eri daude, bi egoitzatan.

Maiatzaren 11an igaro zen lehen fasera Hegoaldea ©Marisol Ramirez, Foku

Hegoaldea lehen fasera igaro izanaren arrazoiak eman ditu Espainiako Gobernuak

Ainhoa Larretxea Agirre

Espainiako Osasun Ministerioak zehaztu du egoera epidemiologiko «ona» izan dela Nafarroa pasatzeko arrazoia; Osakidetzak pazienteak artatzeko duen «gaitasun handia», berriz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa igarotzekoa. Maiatzaren 11n aldatu zen lehen fasera Hegoaldea.

Txagorritxu ospitaleko laborategiko irudi bat. ©Gorka Rubio / Foku

Datuen peskizan (eguneko laburpena)

Pello Urzelai

Beste zazpi pertsona gehitu behar dira koronabirusarekin hildakoen zerrendara. Bost EAEn, bi Nafarroan. PCR bidezko 11 positibo berri agertu dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna