Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Bihar Berria-n

Izan ez zen desarmatzea

ETApm-ko zazpigarren biltzarkoek 1982an utzi zuten borroka armatua, baina orduko horretan ez zen desarmatzerik izan. Armarik ez zutela esan zieten Espainiako Gobernuaren ordezkariei. Bihar erreportajea kaleratuko du BERRIAk gaiaren inguruan, negoziazioetan parte hartu zuen polimilietako baten testigantzekin.

ETA (pm) erakundeko buruzagien prentsaurrekoa, beren desegitearen berri emateko, 1982an.
ETA (pm) erakundeko buruzagien prentsaurrekoa, beren desegitearen berri emateko, 1982an. / Efe

Berria -

2014ko otsailak 22 07:08

"Borroka armatua ez dute armek egiten, gogoak baizik. Gogoa duenak bilatzen ditu armak". ETApm-ko 1980ko hamarkadako buruzagietako baten hitzak dira, asteon jasotakoak. Erakunde armatu horrek orain dela 30 urte utzi zituen armak, baina orduko horretan ez zen desarmatzerik izan. Gaur egun ematen zaien protagonismoa ere ez zuten izan negoziazioetan: “Garrantzitsuena zen borroka armatuaren zikloa amaituta zegoela”, dio negoziazioan parte hartu zuen polimilietako batek. 1982ko udan ETApm-ko bi buruzagi Manuel Ballesteros Espainiako Terrorismoaren Kontrako buruarekin bildu ziren Parisen. Armak emateko eskatu zien horrek, baina jada ez zituztela erantzun zioten. Bilera horretan parte hartu zuen bi polimilietako baten arabera horrela esan zion besteak: "Guk jada ez daukagu armarik. Nahi baduzu, utzi batzuk eta irudikatuko dugu desarmatzea".

30 urte pasatu dira ETApm desegin zenetik, eta orduko eta oraingo prozesuen eta momentuen arteko desberdintasunaren adierazgarri dira armak, besteak beste. Armarik ez ematea ez zen izan oztopo Espainiarentzat polimiliekin negoziatzeko.

Gertatu zenaz luze irakurtzeko aukera izango da bihare BERRIAn.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.